Demo eskaera

Arrakasta kasuak

Arrabolen monitorizazioa

Arrabolen monitorizazioa


Gazimo proiektua meatzaritza sistemak monitorizatzeko eta automatizatzeko diseinatua dago. Arrabolen egoera denbora errealean gainbegiratzeko aukera ematen du, suteak ekiditen eta arrabolen arazoak aurreikusten laguntzen du. Honek, arrabolaren ustekabeko haustura gertatu baino lehen arazoa identifikatu eta arrabola ordezkatzeko aukera ematen du, sistema gelditze-denborak murriztu eta mehategiko gainontzeko materialen egoera optimoa zihurtatuz.


Hormigoiaren heldutasuna

Hormigoiaren heldutasuna


Proiektua hormigoiaren heldutasuna neurtzeko eta eraikuntza-prozesua eraginkorragoa bihurtzeko diseñatua dago. Hormigoi bakoitzaren heldutasuna kalibratzeko eta kalkulatzeko gaitasunari esker, lan-denborak optimizatzen ditu, hormigoiak beharrezko erresistentzia une egokian lor dezan ziurtatuz, eraikuntza-plangintza eta eraginkortasuna hobetuz.


Orgak monitorizatzea

Orgak monitorizatzea


ULMA-k orgen kudeaketa integralerako soluzio logistiko bat eskaintzen du, floten kudeaketa optimizatzeko diseinatua, segurtasuna handituz eta kostuak murriztuz. Orga-kamioen monitorizazioaren eta langile baimenduen erabileraren kontrola izanik,orgen eta manterialen kalteak minimizatzen dira. Gainera, sistemak produkzio-beharren arabera orga-kamioen kopurua eta motak malgutasunez doitzen ditu, eta autodiagnostiko txostenek mantentze-lanak aurreikusteko aukera ematen dute, matxurak saihestuz eta geldialdi-denborak murriztuz.


Laborategiak

Laborategiak


Laborategiko erakusmahaiak monitorizatzeko sistema bat da, laborategiak seguruagoak bihurtzeko eta eragiketen zehaztasuna hobetzeko diseinatua. Erakusmahaiak denbora errealean gainbegiratuz, lan-ingurune kontrolatua bermatzen da, arriskuak gutxituz eta lan-baldintzak optimizatuz, laborategiko segurtasuna eta eraginkortasuna bultzatuz.